|
o Zer egingo dugun.
Kronograma bat egin.
o Nola egingo dugun.
Hau burutzeko glogster izeneko programa erabiliko dugu. Irakasleak gertakari batzuk emango dizkie ikasleei. Jarraian, ikasleek gertakizun horien data interneten bilatu beharko dute, eta azkenik, datu horiekin bakoitzak bere kronograma osatuko du.
|
|
o Gertakari historikoak denboran kronologikoki kokatzea.
o Gure gizartean eragina izan duten gertakariak ezagutzea.
o IKT-enganako lehenengo hurbilketa bat izatea.
o IKT-ak ikaskuntza prozesurako baliabide gisa erabiltzea.
o Glogster programa ezagutzea eta erabiltzen ikastea.
|
|
o Ikasleen adina.
8-9 urteko ikasleei zuzendutako jarduera da, LH-ko 4.mailako ikasleei hain zuzen ere.
o Bakarka lantzeko, taldean lantzeko, klasean lantzeko (klase-taldea).
Bikoteka lantzekoa izango da.
|
|
Ordu bete iraungo du.
|
|
Jarduera ikasgelan garatuko da.
|
|
Bikote bakoitzak bere ordenagailu propioa izango du. Horrez gain, irakaslearentzako arbela ere beharrezkoa izango da, bertan gertakizunak idatziko baititu. Gainera, arbela digitala ere ezinbestekoa izango da, era honetara umeek jarraitu beharreko pausuak ongi ikusteko aukera izango dutelako.
|
|
Lehenik eta behin irakasleak bikoteak egingo ditu. Jarraian, bikote bakoitzari ordenagailu bat emango zaio. Ondoren, arbela digitalaren bitartez irakasleak glogster progaman kontu bat nola sortu dezaketen irakatsiko die, jarraitu beharreko pausuak ongi zehaztuz.
Ikasle guztiek glogsterreko kontua egina dutenean, irakasleak zein poster mota egin behar duten zehaztuko du (kronograma). Hautaketa hau egin ostean, irakasleak hautatutako gertakariak arbelean idatziko ditu, haurrek argi izan dezaten. Guk proposaturiko gertakari historiko horiek hurrengoak dira:
· Darwin-en hautespen naturalaren teoria (1858).
· Txertoen aurkikuntza (1796).
· Dinosaurioen desagerpenaren teoria (1980).
· Fotosintesia (1770).
· Abakoaren asmakuntza (190).
· Bizikletaren asmakuntza (1817).
· Iparrorratzaren asmakuntza (1190).
· Irratiaren asmakuntza (1895).
Amaitzeko, ikasleek gertakari horien data Internet bidez bilatu beharko dute, eta jarraian, kronograman txertatu.
|
"Cada ser humano tiene una combinación única de inteligencia. Éste es el desafio educativo fundamental" Howard Gardner
viernes, 11 de diciembre de 2015
IKT-AK LANTZEKO PROIEKTUA (KRONOGRAMA)
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario