"Cada ser humano tiene una combinación única de inteligencia. Éste es el desafio educativo fundamental" Howard Gardner

domingo, 13 de diciembre de 2015

ADIMEN NATURALISTA

Adimen naturalista espezieen artean dagoen loturari antzemateko, eta haien artean antzekotasunak eta desberdintasunak nabaritzeko gaitasuna da. Baserritarrek, botanikariek eta ehiztariek garatuta izaten dute adimen naturalista.

Adimen mota hau garatuta duten pertsonek, inguruko gauzak, animaliak edo landareak bereiztu, sailkatu edo erabili ditzakete. Inguruarekin bat egiten dute eta behaketarako joera handia izaten dute. Gainera, izaki bizidunekiko sentiberatasuna adierazi ohi dute, eta honekin batera, animalia edota landareak zaintzea gustoko dute.

Gelan erabiltzeko egokiak izan daitezkeen estrategia edo metodo motak hurrengoak izan daitezke: txangoak egitea (adibidez, mendira), lehiotik begiratuz burutzen den ikasketa sustatzea, ekoikasketa eta abar.

Hala ere, IKT-ak atzean utzi nahi ez ditugunez, adimen naturalista teknologia berrien bitartez nola landu daitekeen azaltzen duen bideo bat ikusteko proposamena egiten dizuegu. Jarraian datorren bideo hau oso interesgarria dela deritzogu, eta ere orokorrean, adimen mota gehienak IKT-en bidez nola landu daitekeen ikus dezakegu bertan. Zuen gustokoa izatea espero dugu eta baita baliagarria izatea ere.




No hay comentarios:

Publicar un comentario