Kaixo irakurle hori! Gaurkoan Adimen Intrapertsonalari buruz hitz egin nahi dizuegu. Adimen intrapertsonala auto-analizian eta auto-ezagutzan oinarritzen den 8 adimen anitzetako bat da. Gaitasun honek ahalbidetzen du emozioak identifikatzea, bakoitzari izena ematea, eta hauei arrazoia topatzea. Horrela, emozioen ezagutzaren bidez, norberaren jarrera interpretatu eta orientatu daiteke. Era berean, adimen anitzetatik izaera pribatuena duen adimena izanik, azaleratzea nahiko zaila izan daiteke. Horregatik, zuzenean antzematen ez den arrem, adime intrapertsonala duen pertsona batek erreztasunez egiten du lan taldean, bere auto-ezagutzak erreztu egiten baitu gainerako lankideekiko ulermena eta lankidetza.
Adimen hau IKT-en bidez lantzeko zenbait baliabide daude baina gure ustez Lehen Hezkuntzarako proposamen gisa blog batean eguneroko bat idaztea interesgarria izango litzateke. Izan ere, haurrak ez ditugu emozioetan hezten eta hazten doazen heinean sentimenduak adierazteko zailtasunak izaten dituzte. Txikitatik sentitzen dutena idaztera ohitzen badira "emozio" gaia ez dute ahultasunarekin eta umetasunarekin erlazionatuko. Hori bai, ez zaio inori behartuko nahi ez duen idaztera, kontatzera edo publiko egitera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario