"Cada ser humano tiene una combinación única de inteligencia. Éste es el desafio educativo fundamental" Howard Gardner

lunes, 30 de noviembre de 2015

ADIMEN ESPAZIALA ESKOLAN

Adimen espaziala, Howard Gardnerrek bere Adimen Anitzen teorian proposaturiko 8 adimen anitzetako bat da.
Adimen hau pertsona batek koloreak, lerroak , formak eta espazioak duten erlazioarekiko duen gaitasuna da. Era berean, hiru dimentsiotako informazioa prozesatzeko gaitasuna da. Adimen mota hau garatuta duten pertsonek garuna irudi eta argazkietan konfiguratuta dute, hori dela eta erreproduzio grafikoak egiteko eta diseinatzeko erreztasuna dute.
Aspektu biologikoari dagokionez, kalkulu espaziala kontrolatzen duen garuneko hemisferioa eskumakoa da. Horregatik,  garuneko eskumako hemisferioko lesioek orientatzeko, pertsonen aurpegiez eta eszena konkretuez gogoratzeko eta xehetasun txikietaz ohartzeko zailtasunak sortzen dituzte. Pertsona hauek gaitasun espazialaren gabezia orekatzen sahiatzen dira gaitasun linguistikoaren bitartez.Hala ere, badirudi sortzen dituzten estrategia linguistiko hauek ez direla nahikoak gaitasun espaziala ordezkatzeko.
 Adimen espaziala eta bisuala garatuta duen pertsona batek honako arloetan ditu erreztasunak:
  • Marrazketa.
  • Eskultura.
  • Mapak eta diagramak.
  • Arkitektura eta espazioaren erabilera.
  • Diseinua.
  • Xakea.
  • Irudi mentalak sortzea. 
Hau horrela izanda, zenbait lanbide erlazionatu daitezke adimen honekin, hala nola:
  • Arkitektoak.
  • Diseinatzaile grafikoak.
  • Kartografoak.
  • Industria diseinatzaileak.
  • Artistak. 
  
Garrantzitsua da adimen espaziala-bisuala ikusmenarekin ez nahastea. Izan ere, gerta daiteke ikusmen arazoren bat duen pertsona batek adimen mota hau oso garatuta izatea, espazioaren eta dimentsioen hautemate mentala baita.
Teknologia berriei esker, gaur egun, adimen espazial-bisual hau oso ondo garatu daiteke informazio andana irudi eta bideoetatik jasotzen baitugu. Irudi eta adierazpen grafikoek informazioaren hartze hobea eskeintzen dute eta ume eta gazteentzako motibagarria izan ohi da lanak egiterako orduan.
Zenbait ume eta helduk askoz hobeto ikasten du idatzizko eta ahozko hizkuntzaz gain mapak, eskemak, grafikoak eta orokorrean teknologia berriak eskaintzen dituzten baliabide eta elementu bisualak ere integratzen direnean. Gainera,  informazioaren adierazpen grafikoek zenbait hezkuntza funtzio betetzen dituzte: datuak aurkeztu, definitu, interpretatu, erabili, laburtu eta frogatu. Azken batean, erabiltzen diren material bisualek irakaskuntza-ikaskuntza prozesua aberasten dute eta azaldutako kontzeptuak argiago geratzen laguntzen dute.

Pertsona asko, txikiak direnetik, ez da ausartzen baliabide bisualak erabiltzera , marrazketan eta plastikan onak ez dirala uste dutelako. Horregatik, animatu egin behar zaie beraien adierazteko moduak aurki dezaten eta horretarako begirada hezi behar da .

Eskolan, gaur egun, teknologia berriei esker gero eta gehiago lantzen ari da, zeharka, adimen espaziala eta haurrek gaitasun bisuala garatzeko aukera asko dituzte. Hala ere, garrantzitsua da gaitasun berezia duten haurrak identifikatzea adimen hori bideratu ahal izateko. Hauek dira gaitasun hau garatuta duten haurrek erakusten duten berezitasunetariko batzuk:
  • Irudien bidez hobeto ikasten dute.
  • Errez identifikatzen dituzte aurpegiak, formak, koloreak...
  • Espazioan ibiltzeko gaitasuna erakusten dute : laberintoak, bide laburrena topatzea...
  • Grafikoak, mapak, taulak eta diagramak deskodetzeko gai dira.
  • Informazioa modu grafikoan adierazten dute.
  • Diseinurako gaitasuna erakusten dute.
  • Zinearekiko, argazkilaritzareriko, artearekiko, marrazketarekiko...interesa erakusten dute.
Aurretik esan bezala, teknologia berriek onura handiak ekarri diete espaziorako gaitasuna duten ikasleei eta baliabide horiek ikasgelara eramatea oso garrantzitsua deritzogu.
Adimen espaziala lantzeko baliabide on bat mapa kontzeptualak dira; sarean, badaude zenbait web- gune interesgarri mapa kontzeptualak sortzeko, hala nola: https://bubbl.us/ ,cacoo.com, http://cmap.ihmc.us/, http://www.dabbleboard.com/ eta http://www.exploratree.org.uk/ besteak beste.

Era berean, ikasleek komiki bidez lanak egiteko aukera zabala dute sarean, baina Lehen Hezkuntzara bideratuta, aproposena erreztasunari eta kalitateari dagokionez PowToon da. Honen bidez ikasleek aurkezpenak egin ditzakete , baita istorioak sortu ere.

Jarraian, irakasle, guraso, tutore edota hezitzaileei adimen espaziala lantzeko jarduerak proposatuko diegu:



1. PUZZLEA

  • Zikloa : 1. zikloa
  • Maila: 1. maila/ 2.maila
  • Denbora: 2 ordu
  • Baliabideak:  - Margoak. 
                                  - Ordenagailu bana.
  • Azalpena: Lehenik eta behin irakasleak irudi bat aukeratu beharko du.Adibidez, lehengo mailako ikasleentzat mendi paisai bat izan daiteke (mendiak, loreak, zuhaitzak, baserria, zerua eta Eguzkia). Jarraian, ordenagailu bidez irakasleak irudi hori zatietan banatuko du (Paint, word) eta zatiak desordenatuko ditu. Ondoren, desordenatuko irudi zatiez osatutako word edo PPT bat  partekatuko du ikasleekin eta hauek, ordenagailu bana dutelarik, lehenego zatiak marraztu eta ondoren ordenatu beharko dituzte. Amaierako emaitza mendiko paisai izan beharko da. 







2. LABIRINTOA

  • Zikloa: 2.zikloa 
  • Maila: 3. edo 4. maila
  • Denbora: 1 ordu
  • Baliabideak: Eskolako instalazioak eta zapi bat
  • Azalpena: Ikasleak binaka edo hirunaka ipiniko dira eta bikote/hirukote bakoitzeko batek begiak zapiaz estalita izango ditu. Begiak estalita dituenak ikasgelatik hasita eskolako jolastokira urtetzen sahiatuko da. Bere bikoteak ez du gidatuko baina zaindu egindo du ezeren kontra jo ez dadin. Bitartean, begiak estali barik dituenak besteari galdera batzuk egin ahal dizkio, "zer dago zure eskerretara? zer dago zure aurrean? hemendik non aurkitzen da jantokia?".  












HIZKUNTZARAKO GAITASUNA

Munduko pertsona guztiak arlo batean edo bestean jakintsuak izango dira, hau da, guztiok ondo konponduko gara arlo batean inolako zailtasunik gabe. Horregatik esan dezakegu, pertsona jakintsu bat ez dela matematiketan edo logikako ariketetan ona dena, baizik eta bere bizitzako arlo batean ona dena. Hori dela eta, Howard Gardner-ek zortzi jakintza mota daudela defendatzen du.
Gaur hizkuntzarako adimenarekin hasiko gara, besteak bezain garrantzitsua. Hizkuntzarako gaitasuna duten pertsonek, hizkuntza era egoki batean erabiltzeko, hau da, ideiak eta sentimenduak, idatziz nahiz ahoz ondo adierazteko gaitasuna izango dute, eta baita informazioa lortzeko ere. Normalean, gaitasun hau duten ikasleek beste hizkuntza batzuk ikasteko gaitasuna dauka, hiztegi asko eta desberdina erabiltzen du, arretaz entzuten du, elkarrizketetan ona da, soinuak eta hitz egiteko moduak imitatzen ditu…


Beraz, gaitasun hau eraiki edota garatzeko klasean lantzea ezinbestekoa da. Horretarako jarduera hauek egitea onuragarria izango litzateke: egunerokoak, ipuinak, hitzaldiak, elkarrizketak, irakurmenak, dramatizazioak, eztabaidak, ahozko adierazpenak eta adierazpen sortzaileak.

Hori dela eta, jarraian, Begiberri taldeak proposatutako jarduera lagatzen dizuegu. Honetan storyborad programarekin ipuin bat sortu beharko dute, hizkuntzarako adimena garatuz.

viernes, 27 de noviembre de 2015

Adimen anitzak lantzen...

Arrasti on irakurleok!

Aurreko sarreretan esan dugun moduan, batetik, eskoletan teknologia berrien erabilpena ezinbestekoa izango da etorkizun batean era egoki batean gizarteratzeko beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko. Bestetik, Howard Gardner- en adimen anitzekin bat gatoz, beraz, hurrengo egunetan zehar, adimen anitzak landuko ditugu teknologia berrien ikuspuntutik, jarduera desberdinak proposatuz.

Animo eta gure sarrerak irakurtzen  jarraitu!

CIBERBULLYING

Internetek eta teknologia berriek lan egiteko eta harremanak izateko bide berriak ireki dizkigute. Horregatik, bizitza ez digitalean gertatzen den modu berean, gaizki ulertuak eta gatazkak errez sortu daitezke. Pantailaren beste aldean dagoen pertsona aurrez aurre ez ikusteak nolabaiteko kofidantza ematen dio erabiltzaileari burura datorkion edozer idazteko, jasotzen duenarengan izan ditzazkeen eraginak kontuan hartu gabe. Baliabide digitalen bidez ematen den jazarpenari CiberBullyinga deritzaio eta IKT irakasgaian gai hau landu ondoren honi buruzko bideo bat egitea erabaki dugu.
Baliagarria izatea espero dugu!



viernes, 20 de noviembre de 2015

ADIMEN ANITZAK ESKOLAN?

Egun on irakurleok! BegiBerri blogeko kideak buru belarri aritu gara eskolan adimen anitzek duten presentziari buruzko bideo bat zuentzako prestatzen. Elkarrizketa hauek oso baliagarriak izan zaizkigu eskoletako errealitateaz ohartzeko eta hausnarketa sakon bat bideratzeko. Ze puntutaraino hartzen da kontuan Howard Gardnerren teoria gaur egungo eskoletan? Benetan aldatu al da hezkuntza azken hamarkadan? Bideo hau ikusi ondoren bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.