Adimen espaziala, Howard Gardnerrek bere Adimen Anitzen teorian proposaturiko 8 adimen anitzetako bat da.
Adimen hau pertsona batek koloreak, lerroak , formak eta espazioak duten erlazioarekiko duen gaitasuna da. Era berean, hiru dimentsiotako informazioa prozesatzeko gaitasuna da. Adimen mota hau garatuta duten pertsonek garuna irudi eta argazkietan konfiguratuta dute, hori dela eta erreproduzio grafikoak egiteko eta diseinatzeko erreztasuna dute.
Aspektu biologikoari dagokionez, kalkulu espaziala kontrolatzen duen garuneko hemisferioa eskumakoa da. Horregatik, garuneko eskumako hemisferioko lesioek orientatzeko, pertsonen aurpegiez eta eszena konkretuez gogoratzeko eta xehetasun txikietaz ohartzeko zailtasunak sortzen dituzte. Pertsona hauek gaitasun espazialaren gabezia orekatzen sahiatzen dira gaitasun linguistikoaren bitartez.Hala ere, badirudi sortzen dituzten estrategia linguistiko hauek ez direla nahikoak gaitasun espaziala ordezkatzeko.
Adimen espaziala eta bisuala garatuta duen pertsona batek honako arloetan ditu erreztasunak:
- Marrazketa.
- Eskultura.
- Mapak eta diagramak.
- Arkitektura eta espazioaren erabilera.
- Diseinua.
- Xakea.
- Irudi mentalak sortzea.
Hau horrela izanda, zenbait lanbide erlazionatu daitezke adimen honekin, hala nola:
- Arkitektoak.
- Diseinatzaile grafikoak.
- Kartografoak.
- Industria diseinatzaileak.
- Artistak.
Garrantzitsua da adimen espaziala-bisuala ikusmenarekin ez nahastea. Izan ere, gerta daiteke ikusmen arazoren bat duen pertsona batek adimen mota hau oso garatuta izatea, espazioaren eta dimentsioen hautemate mentala baita.
Teknologia berriei esker, gaur egun, adimen espazial-bisual hau oso ondo garatu daiteke informazio andana irudi eta bideoetatik jasotzen baitugu. Irudi eta adierazpen grafikoek informazioaren hartze hobea eskeintzen dute eta ume eta gazteentzako motibagarria izan ohi da lanak egiterako orduan.
Zenbait ume eta helduk askoz hobeto ikasten du idatzizko eta ahozko hizkuntzaz gain mapak, eskemak, grafikoak eta orokorrean teknologia berriak eskaintzen dituzten baliabide eta elementu bisualak ere integratzen direnean. Gainera, informazioaren adierazpen grafikoek zenbait hezkuntza funtzio betetzen dituzte: datuak aurkeztu, definitu, interpretatu, erabili, laburtu eta frogatu. Azken batean, erabiltzen diren material bisualek irakaskuntza-ikaskuntza prozesua aberasten dute eta azaldutako kontzeptuak argiago geratzen laguntzen dute.
Pertsona asko, txikiak direnetik, ez da ausartzen baliabide bisualak erabiltzera , marrazketan eta plastikan onak ez dirala uste dutelako. Horregatik, animatu egin behar zaie beraien adierazteko moduak aurki dezaten eta horretarako begirada hezi behar da .
Eskolan, gaur egun, teknologia berriei esker gero eta gehiago lantzen ari da, zeharka, adimen espaziala eta haurrek gaitasun bisuala garatzeko aukera asko dituzte. Hala ere, garrantzitsua da gaitasun berezia duten haurrak identifikatzea adimen hori bideratu ahal izateko. Hauek dira gaitasun hau garatuta duten haurrek erakusten duten berezitasunetariko batzuk:
- Irudien bidez hobeto ikasten dute.
- Errez identifikatzen dituzte aurpegiak, formak, koloreak...
- Espazioan ibiltzeko gaitasuna erakusten dute : laberintoak, bide laburrena topatzea...
- Grafikoak, mapak, taulak eta diagramak deskodetzeko gai dira.
- Informazioa modu grafikoan adierazten dute.
- Diseinurako gaitasuna erakusten dute.
- Zinearekiko, argazkilaritzareriko, artearekiko, marrazketarekiko...interesa erakusten dute.
Aurretik esan bezala, teknologia berriek onura handiak ekarri diete espaziorako gaitasuna duten ikasleei eta baliabide horiek ikasgelara eramatea oso garrantzitsua deritzogu.
Adimen espaziala lantzeko baliabide on bat mapa kontzeptualak dira; sarean, badaude zenbait web- gune interesgarri mapa kontzeptualak sortzeko, hala nola: https://bubbl.us/ ,cacoo.com, http://cmap.ihmc.us/, http://www.dabbleboard.com/ eta http://www.exploratree.org.uk/ besteak beste.
Era berean, ikasleek komiki bidez lanak egiteko aukera zabala dute sarean, baina Lehen Hezkuntzara bideratuta, aproposena erreztasunari eta kalitateari dagokionez PowToon da. Honen bidez ikasleek aurkezpenak egin ditzakete , baita istorioak sortu ere.
Jarraian, irakasle, guraso, tutore edota hezitzaileei adimen espaziala lantzeko jarduerak proposatuko diegu:
1. PUZZLEA
- Zikloa : 1. zikloa
- Maila: 1. maila/ 2.maila
- Denbora: 2 ordu
- Baliabideak: - Margoak.
- Ordenagailu bana.
- Azalpena: Lehenik eta behin irakasleak irudi bat aukeratu beharko du.Adibidez, lehengo mailako ikasleentzat mendi paisai bat izan daiteke (mendiak, loreak, zuhaitzak, baserria, zerua eta Eguzkia). Jarraian, ordenagailu bidez irakasleak irudi hori zatietan banatuko du (Paint, word) eta zatiak desordenatuko ditu. Ondoren, desordenatuko irudi zatiez osatutako word edo PPT bat partekatuko du ikasleekin eta hauek, ordenagailu bana dutelarik, lehenego zatiak marraztu eta ondoren ordenatu beharko dituzte. Amaierako emaitza mendiko paisai izan beharko da.
2. LABIRINTOA
- Zikloa: 2.zikloa
- Maila: 3. edo 4. maila
- Denbora: 1 ordu
- Baliabideak: Eskolako instalazioak eta zapi bat
- Azalpena: Ikasleak binaka edo hirunaka ipiniko dira eta bikote/hirukote bakoitzeko batek begiak zapiaz estalita izango ditu. Begiak estalita dituenak ikasgelatik hasita eskolako jolastokira urtetzen sahiatuko da. Bere bikoteak ez du gidatuko baina zaindu egindo du ezeren kontra jo ez dadin. Bitartean, begiak estali barik dituenak besteari galdera batzuk egin ahal dizkio, "zer dago zure eskerretara? zer dago zure aurrean? hemendik non aurkitzen da jantokia?".
No hay comentarios:
Publicar un comentario