"Cada ser humano tiene una combinación única de inteligencia. Éste es el desafio educativo fundamental" Howard Gardner

miércoles, 16 de diciembre de 2015

ADIMEN INTRAPERTSONALA


Kaixo irakurle hori! Gaurkoan Adimen Intrapertsonalari buruz hitz egin nahi dizuegu. Adimen intrapertsonala auto-analizian eta auto-ezagutzan oinarritzen den 8 adimen anitzetako bat da. Gaitasun honek ahalbidetzen du emozioak identifikatzea, bakoitzari izena ematea, eta hauei arrazoia topatzea. Horrela, emozioen ezagutzaren bidez, norberaren jarrera interpretatu eta orientatu daiteke.  Era berean, adimen anitzetatik izaera pribatuena duen adimena izanik, azaleratzea nahiko zaila izan daiteke. Horregatik, zuzenean antzematen ez den arrem, adime intrapertsonala duen pertsona batek erreztasunez egiten du lan taldean, bere auto-ezagutzak erreztu egiten baitu gainerako lankideekiko ulermena eta lankidetza.


        


Adimen hau IKT-en bidez lantzeko zenbait baliabide daude baina gure ustez Lehen Hezkuntzarako proposamen gisa blog batean eguneroko bat idaztea interesgarria  izango litzateke. Izan ere, haurrak ez ditugu emozioetan hezten eta hazten doazen heinean sentimenduak adierazteko zailtasunak izaten dituzte. Txikitatik sentitzen dutena idaztera ohitzen badira "emozio" gaia ez dute ahultasunarekin eta umetasunarekin erlazionatuko. Hori bai, ez zaio inori behartuko nahi ez duen idaztera, kontatzera edo publiko egitera.







domingo, 13 de diciembre de 2015

ADIMEN MUSIKALA

Kaixo irakurleok! hementxe gaituzue berriz ere beste adimen mota baten inguruko informazioa eskaintzeko prest. Oraingoan, adimen musikalaren munduan murgilduko gara, eta horretarako, aurreko egunean aipatuko genuen glogster programa erabili dugu baliabide gisa. Besterik gabe, gure posterra zuen gustokoa izatea espero dugu.




Azkenik, gure posterrean txertatu ditugun bideo eta artikulua eskuragarri izan ditzazuela nahi dugu. Hortaz, artikulua irakurri nahi izanez gero, jarraian beharrezko datuak dituzue: Tolosako Laskorain Ikastola (2012). Lask abesbatza, emozioak jorratzeko. http://www.hikhasi.eus/artikulua/2014  Horrez gain, "El cerebro de los músicos" izeneko bideoarekiko interesa piztu bazaizue, hementxe daukazue. 


ADIMEN NATURALISTA

Adimen naturalista espezieen artean dagoen loturari antzemateko, eta haien artean antzekotasunak eta desberdintasunak nabaritzeko gaitasuna da. Baserritarrek, botanikariek eta ehiztariek garatuta izaten dute adimen naturalista.

Adimen mota hau garatuta duten pertsonek, inguruko gauzak, animaliak edo landareak bereiztu, sailkatu edo erabili ditzakete. Inguruarekin bat egiten dute eta behaketarako joera handia izaten dute. Gainera, izaki bizidunekiko sentiberatasuna adierazi ohi dute, eta honekin batera, animalia edota landareak zaintzea gustoko dute.

Gelan erabiltzeko egokiak izan daitezkeen estrategia edo metodo motak hurrengoak izan daitezke: txangoak egitea (adibidez, mendira), lehiotik begiratuz burutzen den ikasketa sustatzea, ekoikasketa eta abar.

Hala ere, IKT-ak atzean utzi nahi ez ditugunez, adimen naturalista teknologia berrien bitartez nola landu daitekeen azaltzen duen bideo bat ikusteko proposamena egiten dizuegu. Jarraian datorren bideo hau oso interesgarria dela deritzogu, eta ere orokorrean, adimen mota gehienak IKT-en bidez nola landu daitekeen ikus dezakegu bertan. Zuen gustokoa izatea espero dugu eta baita baliagarria izatea ere.




viernes, 11 de diciembre de 2015

Gure ibilbidea

IKT-AK LANTZEKO PROIEKTUA (KRONOGRAMA)



Kaixo lagunok! Hona hemen IKT-en bidez Curriculumeko zenbait eduki lantzeko sortu dugun jarduera bat. Beheko taula honetan jardueraren xehetasun guztiak azaltzen dira. Espero dugu baliagarria eta zuen gustokoa izatea.

  •    Deskribapena
  • Jardueraren deskribapen zehatza:
o   Zer egingo dugun.
Kronograma bat egin.
o   Nola egingo dugun.
Hau burutzeko glogster izeneko programa erabiliko dugu. Irakasleak gertakari batzuk emango dizkie ikasleei. Jarraian, ikasleek gertakizun horien data interneten bilatu beharko dute, eta azkenik, datu horiekin bakoitzak bere kronograma osatuko du.
  • Edukiak eta helburuak
  • Jarduera honetan landutako edukiak.
o   Gertakari historikoak denboran kronologikoki kokatzea.
o   Gure gizartean eragina izan duten gertakariak ezagutzea.
  • Jarduera honetan landutako helburuak.
o   IKT-enganako lehenengo hurbilketa bat izatea.
o   IKT-ak ikaskuntza prozesurako baliabide gisa erabiltzea.
o   Glogster programa ezagutzea eta erabiltzen ikastea.

  •     Jasotzaile
  • Nori zuzenduta dago jarduera:
o   Ikasleen adina.
8-9 urteko ikasleei zuzendutako jarduera da, LH-ko 4.mailako ikasleei hain zuzen ere.

o   Bakarka lantzeko, taldean lantzeko, klasean lantzeko (klase-taldea).
Bikoteka lantzekoa izango da.
  • Gutxi gorabeherako iraupena
  •  Zenbat denbora iraungo duen jarduerak.
Ordu bete iraungo du.
  •   Ezartzeko espazioa
  •  Non garatuko dugu jarduera?
Jarduera ikasgelan garatuko da.
  •  Derrigorrezko materiala
  •   Erabiliko dugun materiala.
Bikote bakoitzak bere ordenagailu propioa izango du. Horrez gain, irakaslearentzako arbela ere beharrezkoa izango da, bertan gertakizunak idatziko baititu. Gainera, arbela digitala ere ezinbestekoa izango da, era honetara umeek jarraitu beharreko pausuak ongi ikusteko aukera izango dutelako.
  •  Jarduera egiteko pausoak
  •  Garatu jarduera lantzeko pausoak.
Lehenik eta behin irakasleak bikoteak egingo ditu. Jarraian, bikote bakoitzari ordenagailu bat emango zaio. Ondoren, arbela digitalaren bitartez irakasleak glogster progaman kontu bat nola sortu dezaketen irakatsiko die, jarraitu beharreko pausuak ongi zehaztuz.
Ikasle guztiek glogsterreko kontua egina dutenean, irakasleak zein poster mota egin behar duten zehaztuko du (kronograma). Hautaketa hau egin ostean, irakasleak hautatutako gertakariak arbelean idatziko ditu, haurrek argi izan dezaten. Guk proposaturiko gertakari historiko horiek hurrengoak dira:
·         Darwin-en hautespen naturalaren teoria (1858).
·         Txertoen aurkikuntza (1796).
·         Dinosaurioen desagerpenaren teoria (1980).
·         Fotosintesia (1770).
·         Abakoaren asmakuntza (190).
·         Bizikletaren asmakuntza (1817).
·         Iparrorratzaren asmakuntza (1190).
·         Irratiaren asmakuntza (1895).

Amaitzeko, ikasleek gertakari horien data Internet bidez bilatu beharko dute, eta jarraian, kronograman txertatu.




martes, 8 de diciembre de 2015


ADIMEN INTERPERTSONALA
Kaixo berriro!
Hemen daukazue adimen interpertsonalaren azalpenak `Prezi´ aplikazioa erabilita.
Erabilgarria izatea espero dugu eta etorkizunean, adimen hau lantzea eta garrantzia ulertzea.

lunes, 7 de diciembre de 2015

ADIMEN LOGIKO- MATEMATIKOA

Hona hemen adimen logiko- matematikoko azalpena cacoo programaren bidez:



Hemen klikatu!


Azkenik, ikasleek adimen hau garatzeko, irakasleek eskoletan hau lantzea ezinbestekoa da. Horregatik, Begiberri taldeak, Tiching bloga gomendatzen dizuegu. Honetan, matematikak lantzeko 15 baliabide proposatzen ditu IKT- ekin lantzeko. 

HEMEN KLIKATU ETA ERABIL EZAZU!!!

Erabilgarria izatea espero dugu!!!